Apirilaren 29an zabalduko da Oporretan Euskaraz uztaileko udalekuetan izena emateko epea

2024 / 04

Apirilaren 29tik maiatzaren 7ra izango da zabalik Udaleko Euskara Zerbitzuak uztailean antolatzen dituen udaleku irekietan izena emateko epea. Internet bidez eman ahal izango da izena edo Euskara Zerbitzuaren bulegora bertara (Konstituzio plaza, 2) joanda, 09:00-14:00etara.

2013tik 2019ra (biak barne) jaio eta Donostian erroldatuta dauden haurrek parte hartuko dute udaleku irekietan. Uztailaren 1etik 26ra izango dira, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era; eta behar duten familiek zaintza zerbitzua izango dute 08:30etik 09:00etara.

Gehiago irakurri

Erraza da, ostalariek euskaraz oinarrizko hiztegia ikasteko mugikorreko aplikazioa

2024 / 01

Euskaraz oinarrizko hiztegia ikasteko sakeleko telefonorako aplikazioa da Erraza da eta, batez ere, ostalaritzako langileei bideratuta dago; jatetxe zein tabernetan bezeroei begira lan egiten duten profesionalei. Eusko Jaurlaritzaren eta Donostiako Udalaren elkarlanaren emaitza izan da aplikazio mugikorra.

Gehiago irakurri

Menu bihurgailua

Ostatu eta jatetxeetako menuak eta kartak euskaratzeko tresna da menu bihurgailua.

Tresnaren ezaugarriak

Tresna hau ez da itzultzaile automatiko bat. Menu eta jaki aukera ugaria euskarara bihurtzen duen tresna besterik ez da, modu erraz eta berehalakoan.

Bihurgailu hau etengabe hobetzeko asmotan gara, bidali zure iradokizunak eta berehala erantzuten saiatuko gara.

Nolanahi ere, beti da gomendagarria tresnak proposatutakoa euskaraz dakien norbaitek berrikustea.

Menu Bihurgailua

Gehiago irakurri

Itzulpen eta zuzenketarako tresnak

Euskarazko testuak sortzerakoan edota itzulpenak zein zuzenketak egiterakoan sortzen diren zalantzak argitzeko tresnak daude hemen eskura. Lan arloko idatziak zuzenak izan daitezen zenbait aholku, ohar, eredu eta adibide eskaintzen dira bertan.

 

Gehiago irakurri